XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

nitrogeno totala izan da eta ez ditugu bereizi organiko eta inorganikoaren zatikiak.

Alde honetatik Aldamiñapen ikusten diren nitrogeno totalaren balio altuagoak erraz uler daitezke, nekromasaren pilaketaren ondorio izan baitaitezke.

Arraban ikusten diren balio baxuagoak ere ulergarriak dira: nekromasa gutxiago metatzen da, honen deskonposizioa azkartu egin baita abereek hartu eta gorotz bihurtu dituzten unetik.

Honek guztiak ikusarazi digu aurrerago egingo ditugun ikerlanetan nitrogeno organikoaren zein mineralizatuaren analisia eta bai hostoetan dagoen nitrogeno-zatikiaren analisia ere egitea komeni dela.

HERBIBOROEN ERAGINA LANDAREEN POPULAZIO ETA KOMUNITATEEN EGITURAN

Landare-estaldura

Larratzeak espezieen hazkunde- eta hilkortasun-tasari, aberastasun floristikori eta espezie-maiztasunari eragiten die, baita estaldurari ere.

Larratzearen estaldura-portzentaiaren gaineko eragina ikusi nahian, Arraba eta Aldamiñapen espezieek betetzen dituzten estaldura-portzentaiak aztertu eta larre bien konparazioa egin dugu.

Modu orokor batean erkaketak eginez antzeko espezieak ikus daitezke larre bietan.

Hala ere, espezie jakin batzuen kasuan ezberdintasun esangarriak ikusi dira.

Alde batetik, bazkarako kalitate oneko zenbait espeziek, Festuca rubra eta Agrostis capillaris gramineoak kasu, estaldura-portzentaia altuagoak dituzte Arraban, abere-presioa altuagoa duen larrean alegia.

Bestalde, Agrostis curtisii espeziea bazkarako kalitate txarreko espeziea da eta honek Aldamiñapen Arraban baino estaldura-portzentaia altuagoak betetzen ditu.

Trifolium repens espezie lekadunak ere, Agrostis curtisii espezieak bezala, estaldura-portzentaia altuagoak ditu larratze-presio baxuagoa duen Aldamiñape larrean.

Landare-maiztasuna

Herbiboroek landare-espezieen kopuruari, motari eta maiztasun erlatiboari eragin diezaiokete komunitate baten barruan.

Larratzeak komunitate bateko espezie-osaera alda dezan, landare-populazioaren hazkunde-tasan duen eragina proportziorik gabea behar du izan.

Komunitate-dinamikari eragin diezaioketen perturbazioak ekartzen dituzte eta hauei landare-espezieek hainbat eratara erantzuten diete.

Ondorioz, habitaten edo mikrohabitaten aniztasuna areagotzen da.

Landare-maiztasuna aztertzeko, Arraba eta Aldamiñape larreen arteko erkaketa burutu genuen.

Zenbait espezietan nahiko nabarmena da abere-presioa eta kasu batzuetan abereek bazkarako kalitate oneko espezieak bultzatuko dituzte.